Arraia arranoak, Akuarioko maiestateak

Arraia arranoak, Akuarioko maiestateak

 

IIzen gogorarazleak berak Miarritzeko Akuarioko bizilagun berrien itxura eta dotoreziaz ideia bat ematen dizue ! Akuarioen arduraduna lau arraia arranoa (Myliobatis aquila) handientsuren bila joan da Valentziara, Espainiara.

 

Indibiduoak lehenik berrogoialdi eremuan ezarriak izan dira haien laketzerako beharrezkoak ziren zaintzak eskaintze (eta ongi hezteko grimasak egin ez ditzaten bisitariei !). 4 arraia helduak (hamar bat kiloko pisua eta 90 cm zabalerakoak) ondotik arro erraldoian ezarriak izan dira (1 500 m3) 7 espezie desberdineko hogoita hamar bat marrazorekin, hauen artean, marrazo punta beltz, mailu arrain edo ere zebra marrazo famatuak.

 

Arro honetan barracudak, meroak, txitxarroak, plataxak bai eta arraia lehoinabarrak egoten dira.
Zer lagun xelebreak !

 

Olivier Briard, akuarioetako arduradunak salatzen digu :

“Espezie berri bat sartzen dugularik arroan, segurtatu behar dugu operazioa ongi iragaiten dela. Arroaren orekak absolutuki berdina egon behar du. Espezie guziek, espezimen bakoitzaren beharren arabera bidezko janari kopurua jaten dutela zaintzen dugu (janarien kantitate eta izaera). Arta emaileek zaintzen dute ere espezie batek edo bestek gaina ez diezaion har beste bati, eta hala behar izanez gero esku hartzen dugu egoera orekatzeko.”

Bertako bizilagun guziek harrera ona eskaini diete etorri berriei…

 

Istorio polit bat gertatu da, arraia batek 5 kume izan ditu egokitze garaian : niniak osagarri onean dira eta berrogoialdi eremuan gelditzen dira hazkunde hobezina segurtatzeko akuarioan sartu aitzin ! Mementoko 20 cm izartzen eta 300 g pisua dute !

 

Hunkigarria da hala ere, ez zaizue iruditzen ?
Berriz ere sortu berri historia eder bat Miarritzeko Akuarioan.