Argitze berezia… Miarritzeko Akuarioko gibelaldeaz !

Akuarioa bisitatzen duzuelarik, ez duzue dena ikusten !

 

Ikuskizun liluragarri horren gibelean, abereak baina ere makina handi honen ibilmolde egokia zaintzeko lan handia burutzen duen egiazko armada ttipi bat gordetzen da !

 

Biologo, arta-emaile, teknikari talde batek lan handia egiten du zuei ikusgarri ederra eskaintzeko !
Hainbeste espezie kudeatzeko, antolaketa zorrotz bat ezinbestekoa da, gizon eta emazte batzuk itzalean dihardute itsasoko uraren ponpaketa eta tratamendua, arraineratzea, elikatzea, artak, zainketa, mantenua… ongi ibiltzen direla bermatzeko.

Mahaira !

Mahaira !

 

Arta-emaileek haien erritmoa apairuenarekin finkatzen dute. Pasabide sekretuetatik iragaiten dira arroetara heltzeko espezie bakoitza artemia, izkira larba, muskuilu eta beste arrain ttipi batzuekin elikatzeko.
Espezie bakoitzak hazkurri berezia ematen zaio, bakoitzaren elikadura eta erritmo biologikoa errespetatzeko. Hazkurria gehien bat elikagai fresko edo izoztuez osatua da (oskolik gabeko muskuiluak, izkirak, txipiroiak, sepiak, arrain xerrak…). Bitamina eskasiak saihesteko, hazkurri osagarri bat gehitzen ahal zaio janariari.

Itsas txakurren apairuak

Egunero, arroko itsas txakurrak elikatu behar dira. Arta emaileek ongi zaintzen dute animale bakoitzak behar duen kantitatea izan dezan eta batzuek ez diezaieten besteei gaina hartu. Itsas txakur batek batez beste 4 kg berdel jaten du egunean !

Marrazoen apairuak

Marrazoen txanda da jateko. Hiru aldiz astean, arrain xerrak botatzen dira arro erraldoian, hogoita hamar bat marrazo, arraia batzuk, 2 mero erraldoi, barracuda eta hauekin batera aurki daitezkeen hainbat arrainez osatua den familia handi honen hazteko !

 

Beldurtiagoak diren marrazo batzuk haga baten bitartez haziak izanen dira. Gainean, arta-emaile batek hazkurria banatzen du eta beste bat beherean plantatzen da, berina handiaren aitzinean, apairu handi hau ongi iragaiten dela zaintzeko ! Bakoitzak jaten duena idazten du, kantitatea… egiazko nutrizionista !

Mantenua : garbiketaren tenorea da !

Mantenua : garbiketaren tenorea da !

 

Talde teknikoak akuario guziak zaintzen ditu eta marrazoen arroa bereziki garbitzen du astean hiru aldiz, haien apairuaren piska bat ondotik. Gure etxeko maitagarriek ekiten dute… bi ukaldiz… arroa garbia da !

 

Sébastien, gure Monsieur Propre batek azaltzen du :

“Berinak, arroaren zolako hustubide orburu sareak garbitzen ditugu ez daitezen tapa arrainen hondarkinekin. Itsas belarrak kendu behar dira, janak izan ez diren elikadura zati guziak bildu usteltzera ez uzteko !”

Urpekariek bisitariak agurtzen dituzte ! Zorigaitzez ez dituzte zuen etxeko berinak garbitzen, ez dea hala ?

Koral hazkuntza : zinez emankorra !

Koral hazkuntza : zinez emankorra !

 

Bastien, Montaury unibertsitateko diplomatua, koralen hazkuntzaz arduratzen da.

 

Zonalde tropikaletako espezie batzuk hazi ondoren berrogoialdi geletan, zorrozki kokatu ditu Miarritzeko Akuarioaren bisitaren karietara ikusgarri diren akuarioetan !

 

Bastienek erraten digu zeregin hau biziki konplexua dela baina Miarritzeko Akuarioak orain esperientzia handia duela.

 

Duela hamar bat urte, Akuarioak partaidetza bat plantan ezarri du Hondurasekin akuarioak populatzeko baina ere koralen zaintza programa bat abiatzeko, espezie hauen garapen iraunkor bat segurtatzeko ugalketa programa bat plantan jarriz… aberastasun natural hauek begiratzeko gisan.

Arro eta akuarioetako ura, Miarritzetik ateratua !

Arro eta akuarioetako ura, Miarritzetik ateratua !

 

Akuario eta arroetako parametro fisiko-kimikoak erregularki aztertuak dira (tenperatura, gazitasuna…). Akuarioen iragazketak, ura animaliek naturalki ekoizten dituzten substantzia kimikoez arazten ditu.

 

Miarritzeko Akuarioa itsasoaren ondoan plantatua da eta haren akuarioak itsaslabarraren oinean zuzenki ponpatuz hornitzen ditu. Ura dekantazio aska batzuetara eramana da. Ponpa batzuk berriz hartzen dute eta beste aska batzuetara igortzen, eta gero, ponpaketa berri bati esker ura banatua da marrazoen arrora eta itsas txakurrenera. Beste akuarioak grabitatearen bitartez hornituak dira.

 

Isurkiei dagokienez, egiazko uren tratatze estazio bat plantatua izan da eta zaindu behar da.

Bizi baldintzak : etxean bezala !

Arta-emaileek, espezie bakoitzaren ingurune naturalaren baldintzak kopiatzen dituzten erregulazio termikoa eta argitzea ere zaintzen dituzte. Hauei esker elikatze eta ugalketa portaerak hobesten dira.

Artak

Artak

 

Egunero, animaliak segituak dira. Artak beharrezkoak badira, edo zuzenki emanak dira akuarioetan, edo, bakartzearen ondotik, berrogoialdi asketan.

 

Berrogoialdi askak artatzeko eta eritasun edo kolpatze ondoko eriondorako baliatzen dira baina ere erakusketa akuariora igorri aitzin animalien lekukotzea lortzeko. Ugalketarako ere baliatuak dira, baina ere, arrainen garapenerako besteekin bizitzeko gai izan arte.