Ohiko galderak

Zenbat denbora irauten du bisitak ?

Bisita ez da denboran mugatua.
Zuen denbora har ezazue akuario batetik bestera ibiltzeko, itsas txakurren apairua edo arraien baleta dotorea begiratzeko.

Bai bistan dena. Miarritzeko Akuarioa irekia da igandetan eta besta egunetan.
Argibide gehiagorako, “Ordutegia” saila kontsulta ezazue.

Akuarioko txarteldegian horrela ordaintzen ahal da :
- eskudiruz
- txekez
- kreditu kartaz (Visa, Mastercard)
- opor txekez

 

Akuarioko saltegian horrela ordaintzen ahal da :
- eskudiruz
- txekez
- kreditu kartaz (Visa, Mastercard)

Bai bistan dena. Gehiago jakiteko gure EB tarifei buruz, Promozioaren Arduraduna den Peyo Birebent Jaunarekin harremanetan sar zaitezkete, telefonoz +33 (0) 5 59 22 33 34an edo e-mailez.

Ez, zuen txartela linean eros ezazue eta ondotik hautatuko duzue, zuen ahalen arabera, bisitaren egunean.

Ez. Bisita aldi bakar batez egin behar da. Ezin duzue atera eta berantago itzuli txartel berdinarekin.

Ibilbidearen zati handiena barnean egiten da.
Hala ere itsas txakurren arroa (eta apairua beraz) 3. mailako terrazatik ikus daiteke.

Zuen Miarritzeko Akuarioaren gaindiko ibilaldian, argibideak frantsesez, ingelesez eta espainolez zuen esku aurkituko dituzue.

Bai, Akuarioaren baitan haizu da argazkiak hartzea.
Halere, debekatua da flasha erabiltzea : arrainei, betazalik ez izanki, flash eta argi azkarrak kaltegarri zaizkie.

Itsasoko ura, zuzenki itsasotik ponpatua da. Ondotik, guhaurrek iragazten eta esterilizatzen dugu. Ur horrekin ditugu Miarritzeko Akuarioko arro eta akuario guziak betetzen.

Bai eta preseski edari eta janari banatzaileak zuen esku aurkituko dituzue Akuarioaren barenean.

Saltegi bat bada Miarritzeko Akuarioan eta bertan opariak aurki ditzakezue bai zuen ahaide eta bai zuentzat ere.

Ez. Vigipirate planaren ondorioz, aginte administratiboek ez dute gehiago baimenik ematen jantzizaindegi bat apailatzeko Akuarioaren baitan.

Ez, Akuarioa ez zaie irekitzen konpainiako abereei. Espezie biziak aterbetzen ditu orduan aginte albaitariek debekatzen die sartzea kanpoko abereei.

 

Txakurrak :
Txakurrak zorigaitzez ez dira onartuak bisitaren garaian.
Neurri hau, 2004ko apirilaren 1ean Journal Officialean argitaratu 2004ko martxoaren 25eko aginteak inposatzen du.
Agindu honek, publikoari tokiko edo kanpoko faunako espezimen biziak eta ingurumenaren babeserako hornikuntza sailkatuen izendegiko 2140 sailean sartuak diren nortasun finko eta iraunkorreko eraikin zoologikoetako hornikuntzen arau orokorrak finkatzen ditu.

 

Agindu honen 13. artikuluak gure adiskide txakurrak hunkitzen ditu bereziki :
Abereak, museotik kanpoko abereengandik babestu behar dira. Ez dute museokoak ez diren abere batzuengandik aztoratuak edo zirikatuak izan behar. Hala gertatuz gero, museoek behargabeko abere populazio hauen menderatze programak abian ezarri behar dituzte.

 

Onar ditzakegun abere bakarrak, itsuak laguntzen dituzten txakurrak dira.

Bai. Igogailuak ba dira eraikinean haur-karrozen joan etorriak errazteko.

Bai, mugikortasun urriko pertsonei egokitu ibilbide bat plantan ezarria izan da. Gaineko mailetara hel daitezke igogailuei esker, eta horrela Akuario osoa bisita dezakete.